XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Metonimia

Hemen ere aurrekoan bezala gauza bat beste baten izenez adierazten da.

Honetan kausa eta ondorioen arteko erlazioa izaten da ordezkatzeko bidea.

Adib.: Gizon hura izan zen nere galbidea.

Picaso bat erosi nuen.

Paradoja

Aurkako ideiak biltzen dituen irudia, kontrajartze zentzugabea itxuraz bakarrik ematen delarik.

Adib.: Etengabeko heriotzean bizi naiz, hil nahian ezin naizelako bizi.

Figurarik ezagunenak eta adibide batzuk ikusi eta analizatu ondoren jarrai dezagun orain MIRANDEREN olerkiaren azterketarekin: .

- Benetan ilargia erori ote zen?.

- Zer esan nahi du autoreak?.

Zer erabili du hori adierazteko?.

- Zein figura agertzen da hemen?.

- Zein da adierazlea eta zein adierazia?.

- Asma ezazu zuk beste bat adierazi berdinarekin.

- Zein adjetibo ezarri dizkio ilargiari?.

- Froga ezazu horien ordez beste bat jarriz.

Zer galtzen du poesiak?.

- Neurri libreko poesia dela garbi dago.

Olerkiak, hala ere, barne erritmo bat gordetzen du.

Nola lortu du hori poetak?.

- Zeintzu dira nolabaiteko neurri honen euskarri?.

- Hitzen soinuek betekizunik ba al dute testuaren antolaketan?.

- Zeintzu dira errepikatzen diren soinuak?.

- Zertara datoz?.

Zer lortzen da?: a) Edertasuna lortzea.

b) Barne erritmo bat ematea.

c) Efektu inpresionista baten atzetik....

d) Esanahia indartzea.

e)....

- Ze irudi agertzen dira lerro honetan?.

- Nolakoak dira olerki honetan agertzen diren igelak: astunak, arinak, bizkorrak, jostariak, motelak, errespetutsuak?.

- Hori aditzera emateko zein hitz edo soinuz baliatzen da poeta?.